XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuetan leku berean dena.

GAZTEA: Non galdu zuen dirua Lucianok? Putetxean ala?

JOHN: Lucianoren kontua amaituta dago.

GAZTEA: Benetako kontuaz ari naiz.

JOHN: Dadoena kontatzea nahi duzu ala ez?

GAZTEA: (Etsita) Aurrera.

JOHN : Huston zine zuzendariarekin ibilia naiz ni dadoetan.

Film hura egiten ibili zenean, dadoetan irabazi nion zaldi beltz hura.

GAZTEA: ...

JOHN: Hauexek dira dadoak.

(Dadoak erabili eta erabili, azkenean mahai gainera bota ditu.)

(GAZTEAk dadoak aztertu ditu)

GAZTEA: Sei parea. Ez daude zamaturik?

JOHN: Neure urteen zama baino ez dute.

GAZTEA: Hustonen dadoak?

JOHN: Bai mutil. Zaldiarekin batera irabazi nizkion.

GAZTEA: Zaldia ala dadoak?

JOHN : Zaldia irabazi nion Hustoni.

Neure buruari agindu nion aitari zaldi bat erregalatuko niola. Zaldi errenaren ordainetan.

Eta Hustoni zaldia irabazi nion dadoetan.

Kristoren mozkorra harrapatu genuen ospatzeko.

Bada, mozkorraldian bertan amets egin nuen, koioteari hortzak erori zitzaizkiola eta akabatu egiten zutela etsaiek.

Gero, larrua bizirik kendu eta danborra jotzen hasi ziren.

Esnatu orduko, erreserbara egin nuen, zaldia atoan hartuta.

Berandu heldu nintzen.

Baziren ordu batzuk aita hil zela. Zuhaitz batek harrapatuta, basoan.